129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Datuen babesaren gaineko araudiaren aplikazioa Zangozako Udalaren San Vicente de Paúl Zahar Etxea erakunde autonomoan

Zangozako Udalaren zahar etxea erakunde autonomoak hartutako erabakia, 2014ko ekainaren 11.

Zangozako Udalaren zahar etxea erakunde autonomoaren Gobernu Batzarrak, 2014ko ekainaren 11n, ondoan datorren erabakia hartu zuen; hain zuzen ere, datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategiak honako arau hauei egokitzeko: Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, lege hori garatzen duen Erregelamendua onesten duena.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 20. artikuluan xedatua betetzeko, honako hau erabaki du:

Lehenbizikoa.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

LANGILEEN FITXATEGIA

FITXATEGIAREN XEDEA: zahar etxeko langileen kudeaketa: nominak, gizarte aseguruak eta laneko arriskuei aurrea hartzea. Kontratazioa. Fitxatzea.

NORBANAKO EDO TALDE UKITUAK: erakunde autonomoko langileak.

DATUAK BILTZEKO PROZEDURA: interesdunek berek emanda, ahoz edo kontratatzeko aurkeztu behar diren agirien bidez.

DATUEN LAGAPENA: Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, Nafarroako Gobernuari (PFEZari buruzko Foru Legea).

ORGANO ARDURADUNA: Zangozako Udalaren zahar etxea erakunde autonomoa.

ZER ZERBITZUTAN ERABIL DAITEZKEEN SARTZEKO, ZUZENTZEKO, DEUSEZTATZEKO ETA KONTRA EGITEKO ESKUBIDEAK: Zangozako Udalaren zahar etxea erakunde autonomoa.

FITXATEGIARI EMANDAKO SEGURTASUN MAILA: oinarrizkoa.

DATU MOTEN DESKRIBAPENA:

*Izen-deiturak

*Helbidea

*IFZ

*Telefonoa

*Gizarte Segurantzako zenbakia

*Sinadura

*Ezaugarri pertsonalen datuak

*Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak

*Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak

*Datu akademiko eta profesionalak

TRATAMENDU SISTEMA: mistoa.

KONTABILITATEA KUDEATZEKO FITXATEGIA

FITXATEGIAREN XEDEA: ordainagiriak kudeatzea eta erakundearen aurrekontuaren kontabilitatea eramatea.

UKITUTAKO NORBANAKOAK EDO TALDEAK: kontabilitate ekitaldian erakunde autonomoarekin harreman ekonomikoa izan duten hirugarrenen datu pertsonalak.

DATUAK BILTZEKO PROZEDURA: interesdunek berek edo haien ordezkariek emanda, kontabilitate dokumentuen bidez.

DATUEN LAGAPENA: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari, Comptos Ganberari, bidezko interesa dutenei, Zangozako Udalari.

ORGANO ARDURADUNA: ERAKUNDE AUTONOMOA Zangozako Udalaren zahar etxea.

ZER ZERBITZUTAN ERABIL DAITEZKEEN SARTZEKO, ZUZENTZEKO, DEUSEZTATZEKO ETA KONTRA EGITEKO ESKUBIDEAK: ERAKUNDE AUTONOMOAK Zangozako Udalaren zahar etxea.

FITXATEGIARI EMANDAKO SEGURTASUN MAILA: oinarrizkoa.

DATU MOTEN DESKRIBAPENA:

*Izen-deiturak

*Helbidea

*IFZ

*Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak

TRATAMENDU SISTEMA: mistoa.

ERIZAINTZAKO HISTORIEN FITXATEGIA

FITXATEGIAREN XEDEA: egoiliarren osasunari jarraipena egitea, medikuaren jarraibideak, eman beharreko botiken kontrola.

NORBANAKO EDO TALDE UKITUAK: egoiliarrak.

DATUAK NONDIK ETA NOLA BILTZEN DIREN: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek eta erizaintzako edo medikuntzako langileek emanda. Ahoz biltzen dira, edo bertzenaz, medikuntzako langileek emandako osasun txostenen bitartez.

DATUEN LAGAPENA: botiken dosiak norbanakoari egokitzeko sistema hitzartua duten farmaziekin.

ARDURA DUEN ORGANOA: Zangozako Udalaren zahar etxea erakunde autonomoa.

ZER ZERBITZUTAN ERABIL DAITEZKEEN SARTZEKO, ZUZENTZEKO, DEUSEZTATZEKO ETA KONTRA EGITEKO ESKUBIDEAK: Zangozako Udalaren zahar etxea erakunde autonomoa.

FITXATEGIARI EMANDAKO SEGURTASUN MAILA: altua.

DATU MOTEN DESKRIBAPENA:

*Izen-deiturak

*Helbidea

*IFZ

*Telefonoa

*Gizarte Segurantzako zenbakia

*Osasun txartela

*Osasun arloko datuak

*Ezaugarri pertsonalen datuak

DATUAK TRATATZEKO SITEMA: mistoa.

ZAHAR ETXEA KUDEATZEKO FITXATEGIA

FITXATEGIAREN XEDEA: egoitzaren funtzionamendua ahalbidetzea, egoiliarrak lagundu eta kudeatzeko, antolatzeko eta interesdunekin harremana izateko.

NORBANAKO EDO TALDE UKITUAK: egoiliarrak eta harremanetarako ahaideak.

DATUAK BILTZEKO PROZEDURA: interesdunek berek edo haien ordezkariek emanda, datuak biltzeko inprimakien bidez, eta haiekin hitz eginda.

DATUEN LAGAPENA: ez dago aurreikusia.

ORGANO ARDURADUNA: Zangozako Udalaren zahar etxea erakunde autonomoa.

ZER ZERBITZUTAN ERABIL DAITEZKEEN SARTZEKO, ZUZENTZEKO,

DEUSEZTATZEKO ETA KONTRA EGITEKO ESKUBIDEAK: Zangozako Udalaren zahar etxea erakunde autonomoa.

FITXATEGIARI EMANDAKO SEGURTASUN MAILA: oinarrizkoa.

DATU MOTEN DESKRIBAPENA:

*Izen-deiturak

*IFK/IFZ

*Helbidea

*Telefonoa

*Irudia

*Sinadura

*Ezaugarri pertsonalen datuak

*Inguruabar sozialen datuak

*Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak

DATUAK TRATATZEKO SITEMA: mistoa.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea sortutako fitxategiak inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.

Zangozan, 2014ko ekainaren 11n.–Alkatea, Angel Navallas Etxarte.

Iragarkiaren kodea: L1408586