129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialean, lorategi pribatuak arautzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2014ko ekainaren 24an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 24-JUN-14 (4/UV).

Ikusirik espedienteko agiriak, eta Udaleko Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2014ko ekainaren 12an eman txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:

ERABAKI DA:

1. Aldaketa hasiera batena onestea ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialean, lorategi pribatuak arautzeko, Miguel Ángel Orbaiz Galarrek sustaturik, Grupo Irabia aldi baterako enpresa elkartearen izenean eta hura ordezkatuz.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan iragarkia agertzea.

Iruñean, 2014ko ekainaren 26an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1409400