2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
2/2014 aldaketa Olorizko aurrekontu luzatuan. Behin betiko onespena
2014ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6an, Olorizko aurrekontu luzatuan 2/2014 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Gastuen kontu-saila, handitua:
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
1-531-60001 | Xendak berreskuratzea. | 4.000,00 |
2-432-60002 | Trafikoa kontrolatzeko mantsotzaileak | 1.760,00 |
2-453-60101 | Haurrendako parkea | 1.500,00 |
3-433-60101 | Argien kableak lurperatzea | 2.000,00 |
3-531-60001 | Bideen egokitzapen lanak | 25.000,00 |
3-531-60002 | Idoiak berritzea | 22.300,00 |
3-531-60004 | Oihan lanak | 22.000,00 |
4-443-62001 | Hilerria | 35.000,00 |
4-453-60101 | Frontoiko pareta konpontzea eta pintatzea | 10.000,00 |
4-531-60001 | Bideak egokitzea: errepiderako sarbidea | 5.272,93 |
Guztira, gastu goititua | 128.832,93 |
Hura finantzatzeko diru-sarreren kontu-saila:
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
870 | Diruzaintzako gerakina | 128.832,93 |
Diru-sarrerak, guztira | 128.832,93 |
Oloritzen, 2014ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Raúl León Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1409246