2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
2014-2015 ikasturterako aldaketa, Murchanteko Musika Eskolako tasak ordainarazteko ordenantzan. Hasierako onespena
Murchanteko Udalak, 2014ko ekainaren 26an egin osoko bilkura arruntean, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Murchanteko Musika Eskolako tasak ordainarazteko ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz, espedientea hogeita hamar egunean egonen da jendaurrean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean, herritarrek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.
Murchanten, 2014ko ekainaren 27an.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1409453