2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAIN-ARRIASGOITI
1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2014ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Kreditu berezia.
Gastu goitituak:
1. kapitulua.–1.121.13101 kontu-saila “Zuzeneko enplegu aktiboaren kontratazioa”: 5.000,00 euro.
Diru-sarrera goitituak:
4. kapitulua.–1.45503 kontu-saila “Zuzeneko enplegu aktiborako diru-laguntza”: 4.650,00 euro.
Finantzabidea: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.
8. kapitulua: 350 euro.
Tuteran, 2014ko ekainaren 25ean.–Jarduneko alkatea, María Victoria Castillo Floristán.
Iragarkiaren kodea: L1409250