129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Andra Mari Zahar-Etxea erakunde autonomoko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2014ko ekainaren 20an egin osoko bilkuran honako hau erabaki du, bertzeak bertze:

1. Hasiera batean onestea Andra Mari Zahar-Etxea erakunde autonomoko 2014ko plantilla organikoaren aldaketa. Horren arabera, bete gabe gelditu den zerbitzu anitzetako lanpostua desagertzen da.

Lanpostu horri dagokion aurrekontu-zuzkidurarekin, zerbitzu anitzetako bi lanpostu berri sortuko dira, lanaldi partzialekoak.

–Horietako bat, %60ko dedikazioarekin.

–Bertzea, %40ko dedikazioarekin.

Lansaria eginiko lanaldiaren araberakoa izanen da.

2. Udal Idazkaritzan espedientea ikusgai edukitzea hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-oholean argitaratu ondotik, herritarrek edota interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egiten ez bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurrean erakusteko aldia igaro ondotik.

Lesakan, 2014ko ekainaren 26an.–Alkatea, Peio Etxabide Gartzia.

Iragarkiaren kodea: L1409408