129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

U.A.U.-3.2 unitateko aldaketa xehekatua. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2014ko maiatzaren 28an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Lakuntzako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, U.A.U.-3.2 unitatearen eremuan eragiten duena, Lakuntzako Udalak sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten udal bulegoetan, bertan izanen baitute eskura; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluak xedatzen duena aplikatuz.

Lakuntzan, 2014ko ekainaren 25ean.–Alkatea, José Ramón Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L1409280