2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
Udal Plana. Hasierako onespena
Etxarriko Udalak, 2014ko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran, legez eskatutako quoruma zegoela, honako erabaki hauek hartu zituen:
1. Hasiera batean onestea Igantziko Udal Plan Orokorra, eta haren ingurumen ondorioen azterlana, Francisco Javier Chocarro San Martínek eta María Urmeneta Fernándezek prestatu dituztenak.
2. Bilkura berean onetsi zen lizentzien etendura, Igantziko udal mugapearen barnean determinazio berriek orain arte indarra izan duen hirigintzako araua aldatzen duten lekuetan; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69.2 artikuluan xedatuari jarraikiz. Hirigintza lizentzien etendura hori ez da gertatuko egin nahi diren obrak bi planeamenduen edukiekin bat heldu direnean, hau da, gaur egun indarra duenarekin eta hasiera batean onetsitako Udal Plan Orokorrarekin. Halaber, lizentzien etendura ez da aplikatuko hasierako onespenaren aitzinetik hasiak ziren espedienteak badira, horrelakoei araudia espedientearen hasieran baizik ez baitzaie aplikatuko.
3. Igantziko Udal Plan Orokorra, haren ingurumen ondorioen azterlana eta Lurraldea okupatzeko estrategia eta eredua (LOEE), hasiera batean onetsiak, jendaurrean paratzea 2 hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta, interesdunek, jendaurreko epe horretan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.6 artikuluan eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen 31. artikuluan xedatuarekin bat.
4. Hasiera batean onetsitako Udal Plan Orokorra Sustapen Departamentura igortzea, txostena eman dezan bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuko departamentu desberdinen eskumeneko gaiei buruz.
5. Hasiera batean onetsitako Udal Plan Orokorra Etxebizitza Zerbitzura igortzea, Igantziko udalerrian etxebizitza babestuaren aurreikuspena murrizteko baimena eskatzeko.
6. Orobat, hasiera batean onetsitako Udal Plan Orokorra Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura igortzea, baita Kantauriko Ur Konfederaziora ere.
Igantzin, 2014ko ekainaren 20an.–Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.
Iragarkiaren kodea: L1409354