2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
18. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Faltzesko Udalak, 2014ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ondotik ematen den aldaketa 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.
18/2014 aldaketa aurrekontuan, diru-sarreren bidez kreditua sortzeko; zenbateko osoa: 152.352,18 euro.
Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.
Faltzesen, 2014ko ekainaren 27an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.
Iragarkiaren kodea: L1409451