2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Zuzenketa, Ordenantza Fiskal Orokorraren aldaketan. Behin betiko onespena
2014ko ekainaren 19an, 119 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Ordenanza Fiskal Orokorraren aldaketaren behin betiko onespena argitaratu zen. Gaztelaniazko bertsioan, “aldaketa” hitza ez da aipatzen. Hori dela eta, bai izenburuan bai testuan hitza gehitu beharko da, eta horrela esan:
Izenburua: “Ordenantza Fiskal Orokorraren aldaketaren behin betiko onespena”.
Testuaren 1. paragrafoa: “... Ordenantza Fiskal Orokorraren aldaketaren behin-behineko onespena...”.
Testuaren 2. paragrafoa: “... Ordenantza Fiskal Orokorraren aldaketaren behin betiko onespena...”.
Etxarri Aranatzen, 2014ko ekainaren 23an.–Alkate udalburua, Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena.
Iragarkiaren kodea: L1409289