129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

620/2014 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Ingurumenaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.3 artikuluak xedatzen duenez, zerbitzuko zuzendariak, ataleko buruak, bulegoko buruak eta beheragoko beste unitate batzuetako buruak zer organoren menpe dauden, horrek izanen du ordezkoak izendatzeko eskumena, horri buruzko berariazko araudirik ez badago, betiere kargua hutsik dagoenean edo titularrak kanpoan edo eri daudenean edo aldi baterako ezintasunen bat dutenean.

Artikulu horretako 6. atalaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu jakin batzuetarako izendatzen direnena izan ezik.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urriaren 20ko 1661/2011 Ebazpenaren bidez, Zuzendaritza Nagusi horretako zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatu ziren.

Alabaina, zenbait aldaketa izan direnez Zuzendaritza Nagusi horretan Mendi Zerbitzua sortzearen ondorioz eta atalak gaur egungo lau zerbitzuen artean banatzearen ondorioz, komenigarria da ordezko berriak izendatzea Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzuko zuzendarientzat.

Horrenbestez, aipatutako legearen artikulu horrekin bat,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Ikuskapen, Airearen Kalitate eta Klima Aldaketaren Ataleko burua.

b) Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Ataleko burua.

c) Hondakinen Ataleko burua.

d) Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Ataleko burua.

2. Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Ehiza eta Arrantza Ataleko burua.

b) Habitaten Ataleko burua.

3. Uraren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Ingurumenari buruzko Informazio eta Ebaluazioaren Ataleko burua.

b) Ibaiertzak Lehengoratzeko eta Obra Hidraulikoetarako Ataleko burua.

4. Mendi Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonal bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Oihanak Kudeatzeko Ataleko burua.

b) Ingurumena Zaintzeko Ataleko burua.

5. Indarrik gabe uztea urriaren 20ko 1661/2011 Ebazpena, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzuko zuzendarien ordezkoak izendatzen dituena.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2014ko ekainaren 20an.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F1409195