129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa puntuala Udal Planean, gune zoologikoak
eta etxeko eskortak ezartzearen gainean

Corellako Udalak, 2014ko ekainaren 12an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa puntuala hasiera batean onestea Udal Planeko egiturazko antolamenduko determinazioetan, Corellako gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren esparruan gune zoologikoak eta etxeko eskortak ezartzearen gainean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2014ko ekainaren 25ean.–Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L1409296