2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Jarduera sailkatua. Mugakideendako jakinarazpena
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete beharrez eta ezinezkoa izan denez Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan aurreikusten den jakinarazpena egitea, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den jarduerarako lizentziari buruzko espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko iruditzeb zaizkien alegazio edo erreklamazioak aurkez ditzaten.
Sustatzailea: La Casa del Aceite, S.L. Jarduera: olio errota handitzea. Tokia: 1. poligonoko 387. lurzatia, Cascanteko udal mugapean.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Cascanten, 2014ko ekainaren 27an.–Alkate udalburua, José Gómara Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1409403