129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Jarduera sailkatua

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den jarduerarako lizentziari buruzko espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak edo oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Etiquetas Ecológicas, S.L. IFZ: B31488570. Helbidea: El Parral industrialdea, 5. nabea, Cascante. Jarduera: lehengaiaren biltegia eta etiketa eransgarrien enbalajea. Tokia: 25 eta 26. lurzatiak, 1. poligonoa; Cascante. Tutera-Tarazona errepidea, z.g.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2014ko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, José Gómara Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1409353