2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
2. poligonoko 203. lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Burlatako Udalak, 2014ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 203. lurzatiaren (Jasokundea, 1) xehetasun azterlana eta haren eranskina. Udalerri honetako Jasokundea karrikako 1. zenbakiko jabeen elkarteak sustatu ditu (IFZ, H.31/291248) eta Carlos Urzainqui arkitektoak prestatu, datak 2014ko urtarrilaren 30a eta 2014ko martxoaren 30a dituztela, hurrenez hurren. Xedea da oztopo arkitektonikoak osoki kentzea eta igogailua paratzea, eta horretarako argi-patioaren zati bat okupatzea; horrek ekarriko du, batetik, egungo bolumena handitzea eta, bertzetik, patio horretako egungo fatxadaren lerrokadura aldatzea.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 81.1. artikuluetan xedatuari jarraikiz.
Burlatan, 2014ko ekainaren 27an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.
Iragarkiaren kodea: L1409427