129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2014ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aldaketak aurrekontuan.

Inbertsioa: “Eraberritze lanak Hilarión Eslava ikastetxean”.

GASTUA:

6. kapitulua.–Gastuen aurrekontua: 7.694,51 euro.

Gastuaren finantzaketa:

8. kapitulua.–Diru-sarreren aurrekontua: 7.694,51 euro.

Burlatan, 2014ko ekainaren 19an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1409236