129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Oihan enkantea

Berako Udalak, behar bezalako baimena izanik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamenduak esleitzeko:

LOTEA

PARAJEA

ZUHAITZ ESPEZIEA

ZUHAITZ KOPURUA

ZUR

ENBOR TXIKIA/ BILGARRIA, BOLUMENA

BOLUMENA, GUZTIRA

BALORAZIOA

(euroak)

1

Sta. Bárbara

P. radiata

870

2.094

393 / 131

2.617

69.361,44

2

Agestenborda

P. radiata

421

390

112 / 56

558

13.664,52

Hasierako prezioa: taula honetan lote bakoitzarako agertzen den balorazioa (BEZa sartu gabe).

Behin-behineko fidantza: lote bakoitzaren tasazio balio osoaren %2 (1go lotea: 1.387,23 euro; 2. lotea: 273,29 euro).

Proposamenak aurkeztea: proposamenak, baldintza agiriari erantsitako eredu ofizialaren araberakoak, haren 6. oinarrian eskatzen den dokumentazioarekin batera, Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezartzen diren moduetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita hogei egun naturaleko epean (eguerdiko 13:30 arte). Azken egun hau larunbatarekin suertatzen bada, astelehena arte luzatuko da aipatutako epea.

Proposamenak irekitzea: Udaleko iragarki taulan eta Nafarroako kontratazio atarian argitaratuko da, 72 ordu lehenago guttienez, proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, eguna eta ordua.

Baldintza teknikoak eta baldintza administratiboen agiria Udal Idazkaritzan, 012 Zerbitzuan, web-orrian (www.berakoudala.net) eta Nafarroako Kontratazio Atarian egongo dira ikusgai.

Iragarki-gastuak: iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura izango dira.

Beran, 2014ko ekainaren 25ean.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1409242