129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARÁSOAIN

Aldaketa, Barasoaingo 1. sektoreko 2. banaketa eremuko 1. exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuan. Hasierako onespena

Barasoaingo Udaleko alkate udalburuak, 2014ko ekainaren 20an eman ebazpenaren bidez, erabaki du aldaketa hasiera batean onestea Barasoaingo S1. sektoreko AR-2 banaketa eremuko UE 1. exekuzio unitatea birzatitzeko Udalak berak sustatu eta Juan Antonio Ascunce Izuriaga arkitektoak prestatu duen proiektuan.

Jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek behar diren alegazioak egin ditzaten.

Barasoainen, 2014ko ekainaren 20an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1409393