129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Datu pertsonalen fitxategiak sortzea, kultura, kirol, prestakuntza edo aisialdi arloetako jardueretarako

2014ko ekainaren 11ko osoko bilkuran onetsi zen datu pertsonalen fitxategiak sortzea, Barasoaingo Udalaren hiri udalekuen jarduera Martín Azpilcueta ikastetxean egiteko eta Barasoaingo Udalak kultura, kirol, prestakuntza edo aisialdi arloetan antolatzen dituen bertze jarduera batzuetarako, izan ere DBLOaren 20. artikuluak ezartzen du Administrazio Publikoek beren fitxategiak bakarrik sortu, aldatu edo kentzen ahalko dituztela Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion erkidego autonomoko aldizkari ofizialean argitaratzen den xedapen orokor baten bidez.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak diren zehaztuz.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Barasoaingo Udalak aurreikusia du uda partean kultura eta aisialdiko jarduerak antolatzea. Horretarako, beharrezkoa da parte hartzaileen datu pertsonalak biltzea, eta hamalau urtetik beheitikoak izanez gero, haien aita-amenak. Datu pertsonalak fitxategi bateko atal bilakatuko direnez, bidezko da haren sorrera onestea xedapen orokor baten bidez.

Lehenbizikoa.–Ondoko fitxategi hau sortzea, ezaugarriak eta egitura honako hauek izanda:

Jarduerak:

–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalak kultura, kirol, prestakuntza edo aisialdi arloetan antolatzen dituen jarduerak ahalbidetzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, ahoz nahiz idatziz eskaturik.

–Norbanako eta talde ukituak: Udalak antolatzen dituen jardueretan parte hartzen dutenak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZa, telefonoa, sinadura.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak
  • Osasunari buruzko datu bereziki babestuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Barasoaingo Udala

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Barasoaingo Udala

–Segurtasun maila: handia.

Bigarrena.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta xedatzea aipatu fitxategia sor dadila eta Datuak babesteko Espainiako Agentziaren behar den erregistroan inskriba dadila.

Barasoainen, 2014ko ekainaren 12an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1408975