2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Alkatetza bertze baten esku uztea
Behean adierazten den egunean, Allingo Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du.
Aurtengo ekainaren 23tik uztailaren 4ra udalerritik kanpora izanen naizenez, oporretan egonen bainaiz, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluak eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
DEKRETATU DUT:
Lehenbizikoa. Arestian ezarritakoaren indarrez, alkatetza honek bere eskudantzia guztiak lehen alkateorde Marcelino Posada Garcíaren esku utzi ditu.
Bigarrena. Aitzineko atalean xedatutako horrek dekretuaren biharamunean hartuko du indarra, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den. Halaber, eta eskuordetze honek indarra izan dezan, hartzaileak bere adostasuna agertu beharko du. Eskuordetzea onartutzat hartuko da hartzaileak Alkatetzari ados ez dagoela espresuki adierazten ez badio dekretu hau jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean.
Allinen, 2014ko ekainaren 20an.–Alkate udalburua, María Ascensión Gárriz Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1409397