2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Behin betiko zerrenda, Tuterako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat barne igoeran eta mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian
Alkatetzak ekainaren 25ean emandako 737/2014 Ebazpenaren bidez, onetsi zen izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, Tuterako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat barne igoeran eta mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian (ekainaren 13ko 696/2014 Ebazpenaren bidez onetsia).
Horrenbestez,
EBATZI DUT:
Lehena.–Alkatetzaren 696/2014 Ebazpenaren bigarren erabakiko lehen lerroaldea (122. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa), beste honekin ordeztea:
“Bigarrena.–Hautapen prozesuan onartu diren izangaiei aditzera ematea ezen, epaimahaiaren eraketa ekainaren 30erako aurreikusia egonik, baldin eta egun horretan egiten bada eraketa, hautapen prozesuaren lehen faseari (merezimenduen baremoko fasea) uztailaren 1eko 13:00etatik aurrera emanen zaiola hasiera, Udaletxean.”
Bigarrena.–Ebazpen honetan jaso den zuzenketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Tuteran, 2014ko ekainaren 27an.–Alkatea, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L1409471