129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Tafallako Udaltzaingoko kaporal izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko lehiaketa. Behin behineko zerrenda

Tafallako Udaleko alkate udalburuak, 2014ko ekainaren 24an, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:

Tafallako Udaleko alkate udalburuak 2014ko apirilaren 29an eman ebazpenaren bidez, onetsi zen Tafallako Udaltzaingoko kaporal izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko lehiaketaren deialdia. Deialdia 2014ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23an.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, eta deialdiko 5. arauan xedatuarekin bat, bidezko da onestea izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eranskinean agertzen baita.

Beraz, gorago aipatu deialdiaren 5. oinarriak xedatua bete beharrez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa. Tafallako Udaltzaingoko kaporal izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko lehiaketako izangai onartu eta baztertuen ondoko zerrenda onestea, eranskinean agertzen baita.

Bigarrena. Interesdunek bortz egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

Hirugarrena. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Tafallan, 2014ko ekainaren 24an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

ERANSKINA

Deialdiaren 5. oinarrian jasotzen den bezalaxe, horren gainean onesten diren behin behineko eta behin betiko zerrendetan datu hauek baizik ez dira agertuko: udaltzainaren zenbakia.

Onartuak

Udaltzainaren zenbakia:

–25.

–26.

–28.

–31.

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L1409394