129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Informazio publikoaren iragarkia.

Ingurumen baimen integratuaren eta Ingurumen eraginaren adierazpenaren eskaera, Delfín Pejenaute Fernándezek egina.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 22. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, departamentuko bulegoetan (González Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Espedientea: 0001-0038-2014-000057.

Titularra: Delfin Pejenaute Fernández.

Jarduera: zerri-gizendegia.

Kokapena: 5. polígonoa, 60. lurzatia.

Udalerria: Cadreita.

Iruñean, 2014ko ekainaren 3an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1408109