129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

238/2014 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Zarrakazteluko Valle del Aragón DBHIri baimena ematen diona ingeleseko atal elebidunen programa emateko 2014-2015 ikasturtetik aurrera.

Otsailaren 17ko 54/2014 Ebazpenaren bidez, ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programarako deialdia egin zen, ikastetxe publiko gehiago sar zitezen, eta oinarriak ezarri ziren 2014-2015 ikasturtean emateko.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostenean proposatu du baimena ematea Zarrakazteluko Valle del Aragón DBHIri ingeleseko atal elebidunen programa emateko, deialdi hartan ezarritako baldintza eta betebeharrak betetzen dituelako.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren 8.c) artikuluan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Zarrakazteluko Valle del Aragón DBHIri bamena ematea ingeleseko atal elebidunen programa emateko 2014-2015 ikasturtetik aurrera. Programa hori deialdiko oinarrietan finkatzen diren baldintzen eta egutegiaren arabera ezarriko da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Zarrakazteluko Valle del Aragón DBHIra eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko ekainaren 3an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1408115