129. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

237/2014 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, sare itunduko zenbait ikastetxe publiko 2014-2015 ikasturtetik aurrera ingeleseko atal elebidunen programa emateko baimentzen dituena.

Otsailaren 18ko 55/2014 Ebazpenaren bidez, ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programarako deialdia egin zen, sare itunduko ikastetxeak sar zitezen, eta oinarriak ezarri ziren 2014-2015 ikasturtean emateko.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu, ingeleseko atal elebidunen programa Nafarroako Foru Komunitateko sare itunduko ikastetxeetan emateko onartutako ikastetxe berrien zerrenda onestea, aipatu deialdian ezarritako baldintza eta betekizunak betetzen dituztenez gero.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren 8.c) artikuluan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hurrengo ikastetxeak baimentzea 2014-2015 ikasturtetik aurrera atal elebidunen programa emateko:

Ingeleseko atal elebidunak

–Tuterako “San Francisco Javier” ikastetxea.

–Iruñeko Calasanz-Escolapios ikastetxea.

–Iruñeko Miravalles-El Redín ikastetxea.

–Iruñeko Vedruna ikastetxea.

–Iruñeko “Nuestra Señora del Huerto” ikastetxea.

–Burlatako Irabia-Izaga ikastetxeko hezkuntza eta kultura elkartea.

Hezkuntza Departamentuak 2014-2015eko programaren deialdian ezarritako baldintzei eta oinarriei jarraituz ezarriko da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta ikastetxe interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2014ko ekainaren 3an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1408116