1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
240E/2014 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, zenbait baldintzarekin Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Andosillan mahastiak neguan ureztatzeko lurpean PVCko hodia paratzeko proiekturako. Manuel Sanmiguel Ordóñez da sustatzailea.
2014ko otsailaren 1ean Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko K) epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.
Proiektatutako jarduketan hodi bat paratuko da tantakako ureztapen osagarria egiteko Usón eta Campiestros bazkalekuen aldeko mahastiei, Andosillako 11. poligonoko 700., 703., 704., 706., 707., 708., 709., 710., 715., 718., 720., 722., 723., 724., 725., 728., 729., 730., 731., 735., 736., 737., 738., 739., 740. eta 753. lurzatietan, San Sebastianen ureztalurren aldeko ur-harguneetatik abiatuta. Mahasti horiek negu-udaberrietan ureztatuko dira, euri urriagoko urteetan. Udan, kontuan izan gabe komenigarria eta beharrezkoa ote den mahastiak ureztatzea, Ega ibaiaren eta San Sebastianen ureztalurren ezaugarriak direla-eta, ez da aurreikusten haietan ureztapenik egitea.
Egin beharreko lanean hau eginen da soilik: zanga, PVCko hodia, itzulketaren kontrako sistema eta aireztapena paratzea, lurzatian dagoen hodiarekin lotzea eta ondoren zanga estaltzea. Andosillako udalerriaren iparraldean hasiko da hodia, 3. adarreko “Andurriales” ur-hargunean. Lehendabiziko tartea paraleloa izanen da La Plana eta Campiestros bidearekin, eta, azken leku horretan, mahastien aldeko lurzatiak eta mugak zeharkatuko ditu. Ondoko lurzati hauek ukituko ditu hodiak: 10. poligonoko 608., 606. eta 607.a eta 11. poligonoko 828., 827., 826., 852., 825., 823., 822., 792., 791., 780., 779., 760., 757., 735., 736., 701., 702., 703., 704., 727., 728. eta 729.a.
Hodiaren hasierako tartea 1300 metro luze izanen da (200 mm-ko diametroa eta 6 atm); bigarren tartea 2600 metro luze izanen da (200 mm-ko diametroa eta 10 atm), Campiestros aldea eta Lerin-Faltzes errepidearen ingurunea zeharkatuko ditu; halaber, zenbait adar izanen ditu lurzatietarako, 1200 metro bitartekoak (160 mm-ko diametroa eta 10 atm), Usón alderdiko mahastien aldean.
Honako hau zeharkatuko du hodiak: “Estellerriko Erriberako Igeltsuak” ES 2200031 Batasunaren intereseko lekua, bi abelbide (batetik, Milagrotik Aezkoara doan Errege Altxonbidea eta bestetik Milagrotik Aezkoara doan Errege Altxonbidea 16. iraganbidea lotzeko adarra), eta ureztatu beharreko mahastien aldea. Nafarroako estepako hegaztiak zaintzeko Baigorra-Usón intereseko eremuan kokatuko da, zein garrantzia oso handikoa baita.
2014ko martxoaren 24an, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak txostena egin zuen abelbideen ukipenei buruz, eta adierazi zuen haren justifikazioa dela-eta egokia dela adarraren bidegurutze perpendikularra, La Plana bidearekin eta Milagrotik Aezkoara doan Errege Altxonbidearekin bat egiten duen tokian, La Portilla erreka-zuloaren parean. Bi bidegurutze horiek eginen dira bideek eta finketako sarbideek okupatutako eremuetan. Halaber, adierazi du ez dagoela justifikaturik Milagrotik Aezkoara doan Errege Altxonbideko bidegurutzea, Leringo eta Andosillako mugan, Andosillako hodiak Leringo 7. poligonoko 122. eta 125. lurzatietako mugaraino luzatu baitira; izan ere, bertan ur-hargune bat paratu da eta bertatik tarte bat abiatu da Leringo 7. poligonoko beste mahasti batzuen aldera, Usón bazkalekuan, Andosillatik eta Faltzestik hurbil.
2014ko martxoaren 26an, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Habitaten Atalak txostena egin zuen “Estellerriko Erriberako Igeltsuak” ES 2200031 Batasunaren intereseko lekuko habitaten ukipenei buruz eta Nafarroako estepako hegaztiak zaintzeko Baigorra-Usón intereseko eremuaren ingurumeneko balioei buruz, eta adierazi zuen hodi berrien trazadurak ez diela inolako ukipen berririk ekartzen lehentasunezko eta intereseko habitatei, Batasunaren intereseko lekuaren barnean. Orobat, txostena egin zuen Nafarroako estepako hegaztiak zaintzeko Baigorra-Usón intereseko eremuko hegaztien ukipenei buruz, eremua besorako mahastirako erabiltzearen ondorioz.
Espedientean Andosillako Udalaren aldeko txostena jasota dago, 2014ko martxoaren 3koa.
Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak aldeko txostena egin du proposamenari dagokionez, eta zenbait murriztapen eta baldintza jarri ditu proiektua hobeki integratzeko, jasotako txostenekin bat.
Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1158/2013 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Andosillan mahastiak neguan ureztatzeko lurpean PVCko hodia paratzeko proiekturako, helburua izanik Andosillako 11. poligonoko 700., 703., 704., 706., 708., 709., 710., 715., 718., 720., 722., 723., 724., 725., 728., 729., 730., 731., 735., 736., 737., 738., 739., 740. eta 753. lurzatietako mahastiak ureztatzea soilik. Manuel Sanmiguel Ordóñez da sustatzailea.
2. Baimena baldintza hauen mende egonen da:
–Ingurumeneko baimena soilik ematen da neguko eta udaberriko ureztapen osagarri bat egiteko Andosillako Usón eta Campiestros alderdietako mahastietan.
–Nafarroako estepako hegaztiak zaintzeko Baigorra-Usón intereseko eremuko ingurumeneko balioak babesteko, intereseko estepako hegazti katalogatuek haren erabileraren gainean eragin larririk ez izateko, eta hegazti mota horien habitataren potentzialtasuna ez murrizteko, ezin izanen da ur-hargunerik ez ureztaketarik jarri Andosillako 11. poligonoko 707. lurzatian. Egun, baita azken urteetan ere, lur goldagarria eta lehorreko lurretako berlarki laboreak izateko erabili da lurzati hori.
–Arrazoi berengatik, ezin izanen da ur-hargunerik edo ureztaketarik jarri egun lehorrekoak diren lurretan (NPBGISeko ondoko barrutiak: 720. lurzatiko 2. barrutia; 730. lurzatiko 3. eta 5. barrutiak; 731. lurzatiko 2. barrutia; 736. lurzatiko 1. barrutia; 737. lurzatiko 3. barrutia eta 740. lurzatiko 2. barrutia).
–Ez da ur-hargunerik edo hodirik baimenduko Leringo udal mugapean kokatutako lurzati hurbiletan, ez direlako proiektuaren xedekoak, ingurumeneko ukipena ez delako baloratu, eta belarkiak zurezko laboreekin ordeztuta Leringo ureztalurren babesarekin, egungo erabilera okertuko luketelako Nafarroako estepako hegaztiak zaintzeko Baigorra-Usón intereseko eremuaren barnean (garrantzia oso handikoa) katalogatutako estepako hegaztiek, haren potentzialtasunari eraginez.
–Horrenbestez, ez dago baimenduta Milagrotik Aezkoara doan Errege Altxonbideko bidegurutzea, Leringo eta Andosillako mugan.
–Etorkizunean, Nafarroako estepako hegaztiak zaintzeko Baigorra-Usón intereseko eremuaren barnean (Andosilla) ureztatuko diren mahastiak kentzen badira eta haien nekazaritzako erabilera aldatu gogo bada, ureztalur osagarria ezin izanen da mantendu edo berritu, non ez dagoen ingurumeneko baimen berariazkorik. Baimen hori lortzen ez bada, ureztatzeko jarritako hodiak eta loturak kendu eta/edo baliogabetuko dira, ureztaketa ez finkatzeko ingurumeneko balioa duen eremu horretan.
–Obrak egin ondoren, haien ingurunea garbi geldituko da, eta ukitutako lurren topografia lehengoratuko da. Epe ertainean (6 hilabetetik 12ra), zangek ukitzen dituzten lur landu gabeak landarez estalirik egonen dira. Helburu hori bereziki zainduko da Campiestros aldeko tartean, La Portilla erreka-zulora jaisten den bidean, eta Milagrotik Aezkoara doan Errege Altxonbideko bidegurutzeko eremuetan.
3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 1.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
7. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Andosillako Udalari, Habitaten Atalari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Biodibertsitatearen arloko Lankidetza eta Kudeaketa Bulegoari, Basozaintzari (11. barrutia, Lizarra hegoaldea) eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2014ko maiatzaren 28an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1408112