4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA
Ediktua. 66/2014 prozedura arrunta
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, prozedura arruntaren bidez, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
Epaitegia: Tuterako (Nafarroa) Lehen Auzialdiko 3. Epaitegia.
Merindades etorbidea, 66.
Gaia: 66/2014 judizio arrunta (diru erreklamazioa, kontratuzko erantzukizunagatik).
79/2014 epaia.
Tuteran, 2014ko ekainaren 12an.
Nik, Oscar Ortega Sebastián jaunak, Tuterako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 66/2014 judizio arruntaren autoak aztertu ditut eta ondoren azaltzen den epaia eman dut. Netco Investment, S.L. merkataritzako enpresak sustatu du auzia, Juan Bozal de Aróstegui auzitegietako prokuradore jaunak ordezkatuta eta José Luis Portilla Ciriquiain legelari jaunak lagunduta, diru kopuru bat eta kontratua ez betetzeagatiko erantzukizuna erreklamatzeko, auzi-ihesean dagoen Diego Osorio Nicolas-Correa jaunaren aurka.
Epaitza:
Osorik baiesten da Netco Investment, S.L. merkataritzako enpresak, kontratuzko erantzukizuna dela-eta, Diego Osorio Nicolas-Correa jaunaren aurka jarri duen demanda, eta bigarren hori kondenatzen da, kontratua ez betetzeagatik, 37.671,85 euro (hogeita hamazazpi mila seiehun eta hirurogeita hamaika euro eta laurogeita bost zentimo) ordaintzera, gehi erreklamazio judizialaren egunetik, hots, 2014ko otsailaren 10etik, prozedura monitoriorako hasierako eskaera, legezko interesak, eta berandutzakoak, epai honen egunetik aurrera bi puntu handituta. Prozedurako kostuak ere ordaindu behar ditu.
Epai hau behar bezala jaso eta gordeko da epaitegi honetako epaien liburuan, fede-emaile publikoaren zaintzapean, eta hitzez hitzeko ziurtagiria erantsiko zaie jatorrizko autoei, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta hogei eguneko epean haren aurkako apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dela epaitegi honi zuzendua, eta horretarako aldez aurretik gordailua egin behar dela epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarrian ezarri bezala (azaroaren 3ko 1/2009 Legeak egindako erreformaren ondoren), eta azaroaren 20ko 10/2012 Legean aurreikusitako aginduzko tasarekin bat (lege horren bidez Justizia Administrazioaren esparruko eta Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionalaren esparruko zenbait tasa arautu ziren). Errekurtsoaz Nafarroako Probintzia Auzitegia arduratuko da.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki eta agintzen dut nik, Oscar Ortega Sebastián jaunak, Tuterako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko epaile magistratuak.
Eta Diego Osorio Nicolas-Correa jaunari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Tuteran, 2014ko ekainaren 13 4an.–Idazkaria, Jorge Navarro Fernández.
Iragarkiaren kodea: J1408712