1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
89E/2014 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena berritzen duena Baztango Kapanaitzeta alderdian lurrak botatzeko proiekturako (Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 21eko 0749/2009 Ebazpenaren bidez eman zen baimena). Sustatzailea Construcciones A. Bengoetxea, S.L. da.
2014ko maiatzaren 6an, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren 30eko 64E/2014 Ebazpena berrikusteko eskaera. Ebazpen horren bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena berritzea ukatu zen idazpuruko jarduerarako. Construcciones A. Bengoetxea, S.L.k aurkeztu zuen.
Eskatutako baimena ukatu zen bi urte baino gehiago iragan zirelako Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 21eko 0749/2009 Ebazpena eman zenetik proiektua gauzatzen hasi gabe, eta, bitartean, martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretua onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean eraikuntza eta eraispenetako hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dituena. Hortaz, ez zen bidezkotzat jo eskaera ingurumen ukipenetarako baimena bezala tramitatzea, iritzi baitzen jarduera (lurrak botatzea) ez zela sartzen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskinaren barnean.
Apirilaren 30eko 64/E2014 Ebazpena ikusita, sustatzaileak eskatu du baimena ukatzeko baldintzak berrikusteko, ondokoa argudiatuz:
–Urdazubi-Dantxarineko populazioa, hori baita hondeaketako lurren sorrera, populazio bakartutzat hartu behar da. Inerteen zabortegi baimendurik hurbilena 29 kilometrora dago (Oharrizko hondakindegia). Gainera, kontuan hartu behar da tonaje handiko kamioiekin zeharkatu behar dela Otsondoko mendatea.
–Lehenago aipatutako zabortegiak gertu du ixteko eguna, eta ez dauka behar adinako edukierarik eskaeraren obretatik datozen lurrak hartzeko.
–Ingurune hurbilean ez dago azalera andeaturik, lehengoratua izateko lurra har dezakeenik.
–Dantxarinean egin beharreko hiru obra zehatzetatik eramandako hondeaketa lurrekin eginen da betelana.
Sustatzailearen alegazioak berrikusita, irizten da haien argudioak onargarriak direla. Hortaz, aintzat hartzen dira, aldeko txostena eginez, zenbait baldintzarekin, eskatutako ingurumen ukipenetarako baimena berritzeari dagokionez.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.
Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.
Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1158/2013 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea ingurumen ukipenetarako baimenaren berritzeari, Baztango Kapanaitzeta alderdian lurrak botatzeko proiekturako (Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 21eko 0749/2009 Ebazpenaren bidez eman zen baimena). Sustatzailea Construcciones A. Bengoetxea, S.L. da.
2. Baimena neurri hauek aplikatzearen baldintzapean eman da:
Ondoko baldintzez gain, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 21eko 0749/2009 Ebazpenean bildutako baldintza guztiak beteko dira. Haren bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena eman zen Baztango Kapainatzeta alderdian lurrak botatzeko eremuaren proiekturako.
–Hondeaketa lurrak botatzea onartuko da soil-soilik (LER 170504 kodea), 2003/33/EE Erabakian hondakin inerteei buruz ezarritako baldintzak beteta.
–Sustatzailea eraikuntza eta eraispen obretako hondakinen kudeatzaile baimendun bihurtuko da, eta, lurrak botatzen hasi aurretik, eraikuntza eta eraispen obretako hondakinen harri zatiak, lurren jatorrizko obretan sor zitezkeenak, kendu direla ziurtatuko da. Fluxutik kenduko ditu hondeaketa lurren definizioa betetzen ez duten hondakin guztiak.
–Baztango udal mugapeko 27. poligonoko 55. lurzatiko C azpilurzatian betelanak eta egokitzapena egiteko epea 2 urtekoa izanen da, ingurumen ukipenetarako baimenaren ebazpen honetatik hasita. Epe horren barnean eremu horren azken lehengoratzea sartzen da.
–Baimena ematen da, soilik, ondoko obretatik datozen hondeaketa lurrak botatzeko:
- Dantxarineko merkataritza-gunea, Arrecheak sustatua, A31 UC9 unitatean (100.00 m³).
- Bostargui, S.L.ren obra (12.000 m³).
- Sotorik gabeko sei etxebizitza Urdazubin (75 m³).
3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 32.061,83 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.
4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu, izan ere, artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Baztango Udalari, Bidasoa aldeko Basozaintzari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2014ko ekainaren 2an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1408111