2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Ediktua
2014ko ekainaren 16an, Baztango Udaleko alkateak, Garbiñe Elizegi Narbartek, hitzez hitz honela dioen 102/2014 zenbakidun ebazpena eman zuen:
“Prentsan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2014ko martxoaren 21eko alean, 55 zenbakidunean, argitaratu dena ikusirik: “35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluak sustatzaileei ematen dizkien ahalmenekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da hilabetez, hasierako onespenari alegazioak aurkeztu ahal izateko. Espedientearen dokumentazioa Baztango Udaleko artxibategian dago”.
Udaleko aholkulari juridikoak 2012/12/21ean eta 2014/03/31n egindako txostenak eta Udaleko arkitektoak emandakoak (1212i019 eta 1403i048 erreferentziakoak) ikusirik. Txosten horiek honako hau ondorioztatzen dute: ezin zaiola espedienteari hasiera eman Etxebizitzarako Eskubidearen gaineko Foru Legearen 55. artikuluaren babespean, bertze hirigintza aukera egingarri eta legezkoa baitago.
Udaleko aholkulari juridikoak 2014/03/31n egindako txostena eta Udaleko arkitektoak emandakoa (1403i048 erreferentziakoa) aintzat harturik, bi txosten horiek 2013ko abenduaren 17ko eskaeraren gainekoak dira eta honako hau utzi dute agerian: ez dela adminiztrazio-isiltasuna gertatu eta gehienez ere, zuzenbideari lotzen ez zaion eskaera berri baten edo garaiz kanpoko berraztertzeko errekurtso baten aitzinean geundeke.
Kontuan harturik egoera horrek nahasmena eragin dezakeela fede oneko hirugarrenen aitzinean, eta horrek Administrazio Publiko esku-hartzaileen ondare-erantzukizuna sorraraz dezakeela.
Kontuan harturik, halaber, argitalpen hori argitaratzeko eskatu zuenak oker jokatu zuela, inola ere izan ez diren egitatezko eta dokumentaziozko kasuetan oinarritu baitzen, eta ikusirik horrexek eragin duela Nafarroako Aldizkari Ofizialeko zerbitzuak argitalpen oker hori egitea.
EBATZI DUT:
Nafarroako Aldizkari Ofizialeko zerbitzuari eskatzea erabaki hau argitara dezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren argitalpen berri batean espresuki jaso dadin ez dela isilbide administratiboaren bidez behin-behinekoz onetsi Elizondoko Rekartenea etxeko arkitektura-oztopo guztiak kentzeko Plan Berezia. Udalak, 2012/12/26ko Alkatetzaren ebazpenaren bidez, Udaleko zerbitzu teknikoek eginiko txostena (erref. zk. hau duena: 1212i019) igorri zuen. Aipatu txostenak ondorio hauek eman zituen: “Elizondoko Jaime Urrutia 9 zenbakian dagoen Rekartenea etxeko arkitektura-oztopo guztiak kentzeko exekuzio proiektuan bildutako proposamena ez da etxebizitzetara sartzeko oztopoak kentzeko proposamen egingarri bakarra”. Horrela, alternatiba egingarri bat dagoenez gero, ez da aplikagarria Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko 10/2010 Foru Legearen 55. artikulua”.
Baztanen, 2014ko ekainaren 16an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L1409060