2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARDATZ
Larreak enkantean
Ardazko Kontzejuak bertako herrilurretako lurzatiak errentan emateko ezarri dituen baldintzen agiria. Baldintza horiek 2014ko ekainaren 9ko bilkuran onetsi dira.
1. Errentamendu honen helburua kontzeju honen herrilurretako lurzatiak aprobetxatzea da. 370 erregu dira gutxi gorabehera.
2. Errentamendua zortzi urterako izanen da, eta 2014ko azken zereal uzta bildutakoan hasiko da.
3. Enkantea ahozko posturen bidez eginen da, eta hasierako prezioa 14.280 eurokoa izanen da. Prezio hori urtero handituko da bizitzaren kostua igotzen den neurri berean.
4. Erremategileak lurzatien gaineko eskubide osoa izanen du, baina, dena dela, belarrak dohainik laga beharko dizkio Kontzejuari.
5. Behin betiko esleipen-hartzailea esleitu zaizkion herrilurren mugakide diren lur batzuen jabea bada edo halako lurrak errentan hartuak baditu, Kontzejuaren lurzatien eta bereen arteko mugarriak jarri beharko ditu Kontzejuak izendatzen duen batzordearekin batera. Mugarri horiek ezin izanen dira inolaz ere aldatu errentamendu urteetan zehar.
6. Enkanteko esleipen-hartzailea behin-behinekoa izanen da, eta ez da behin betiko bihurtuko sesteo aldia iragan arte. Seirena hobetzen bada, RAMN-n xedatutakoaren arabera jokatuko da.
7. Enkantean parte hartu ahal izateko, hasierako prezioaren %10a jarriko da mahaian behin-behineko fidantza gisa, eta egintzaren bukaeran itzuli eginen zaie diru kopuru hori parte-hartzaile guztiei, behin-behineko esleipen-hartzaileari izan ezik, atxiki eginen baita.
8. Enkanteko behin betiko esleipen-hartzaileak lehen urte sariaren %25 arte osatuko du fidantza, hilabeteko epean, eta Kontzejuak atxiki eginen du errentamendua bukatu arte.
9. Behin betiko esleipen-hartzaileak aurreraturik ordainduko du urte bakoitzeko zenbatekoa, eta irailaren 1a izanen da egun hori.
10. Erremategilearen gain egonen dira iragarkiak, era guztietako zergak, nekazaritza eta abeltzaintzako aseguru sozialak, errentan hartutako lurzatiei dagozkienak errentamendu aldirako, eta, oro har, enkanteak sortzen dituen gastu mota guztiak.
11. Errentamendu hau dela-eta sortzen diren erreklamazioetan RAMN-n ezarritako administrazio prozedurari jarraituko zaio. Sortzen diren auziak jurisdikzio arruntaren mende jarri behar badira, Agoizko epaitegiak izanen dira eskudunak, eta horien mende jartzen dira, espresuki, kontratuko alderdiak.
12. Behin betiko esleipen-hartzaileak labore lanak zentzuz egin beharko ditu, errentan hartutako finkek emankortasuna gal ez dezaten; ildoak sestra-kurben norabidean eginen dira, laborari onen gisara lan eginez.
13. Esleipen-hartzaileak kontuan izan beharko du 358. finkan dauden bi bideen arteko lotunea, eta ez du inolako kalteri buruzko erreklamazioa egiteko eskubiderik izanen ibilgailuak lotune horretatik pasatzeagatik.
14. Kontzejuak, errentamendu aldian, errentan emandako lurraren zati bat eskuratzen ahalko du nekazaritzakoak ez diren xedeetarako, baldin eta zati horrek errentan emandakoaren %10a gainditzen ez badu eta errentamenduaren prezioa proportzioan murrizten bada.
15. Baldintzen agiri honetan aurreikusi ez den orotan RAMN-n ezarritakoa beteko da.
Ardatzen (Eguesibar), 2014ko ekainaren 9an.–Kontzejuko burua, José Javier Vélez Miñano.
Iragarkiaren kodea: L1409152