4. PROZEDURA JUDIZIALAK
DONOSTIAKO LAN ARLOKO 5. EPAITEGIA
Ediktua. 102/2014 prozedura
Susana Allende Escobes andreak, Donostiako Lan arloko 5. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:
José Manuel Fernández Álvarez jaunak eskaturik eta Soldatak Bermatzeko Funtsa alderdi interesduna eta Geroa EPSV parte-hartzaile ez demandatua izanik, Electromecánica San Juan, S.A.L.ren eta Sanaguirre Servicios Auxiliares, S.L.ren kontra diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren lan arloko 102/2014 prozedura arruntaren autoetan, 203/14 epaia eman da. Hona hemen haren epaitza, hitzez hitz:
Epaitza:
Baiesten dut José Manuel Fernández Álvarez jaunak, demandatzaileak, Electromecánica San Juan, S.A.L.ren eta Sanaguirre Servicios Auxiliares, S.L.ren kontra jarritako demanda, eta, horrenbestez, enpresa horiek kondenatzen ditut EPSV Geroari ondoko zenbateko hauek ordaintzera:
Electromecánica San Juan SAL: 1.772,10 euro.
Sanaguirre Servicios Auxiliares, S.L.: 476,94 euro.
Eta enpresak ez badu diru hori ordaintzen, langile demandatzaileari pagatuko dizkio zenbateko horiek.
Gehi zenbateko horien %10, haiek sorrarazi ziren egunetik aurrera.
Ebazpen honen kontra ezin da errekurtsorik aurkeztu, eta, hortaz, irmoa da ematen den egunetik aurrera.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Sanaguirre Servicios Auxiliares, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak edo epatzeenak.
Donostian, 2014ko maiatzaren 30ean.–Idazkari judiziala, Susana Allende Escobes.
Iragarkiaren kodea: J1408306