125. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 9/2010 prozedura

Tuteran, 2014ko apirilaren 4an.

Jorge Navarro Fernández jauna, Tuterako Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostu gabeko dibortzioaren gaineko 9/2010 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Juan Pablo Builes Builes jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Tuteran, 2014ko apirilaren 4an.–Idazkaria, Jorge Navarro Fernández.

Iragarkiaren kodea: J1408120