4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. 20/2013 prozedura
Tuteran, 2014ko martxoaren 31n.
Jorge Navarro Fernández jauna, Tuterako Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostu gabeko dibortzioaren gaineko 20/2013 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.
Eta Willian Orlando Muyulema Sailema jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Tuteran, 2014ko martxoaren 31n.–Idazkaria, Jorge Navarro Fernández.
Iragarkiaren kodea: J1408119