125. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2014ko ekainaren 18an hartua, Lizasoaingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Martxoaren 1eko 106/2004 Foru Dekretuaren bidez, Lizasoaingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatu zen, zein José Félix Lizoáin Nuin jaunak, Reyes Latienda Martínez andreak, Carlos Alfonso Seminario jaunak, María Eugenia Pérez de Zabalza Larumbe andreak eta Angel María Lizoáin Nuin jaunak osatu baitzuten.

Ondotik, Kudeaketa Batzordeko kide guztiek, Reyes Latienda Martínez andreak izan ezik, uko egin diote karguari, hortaz, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 15.3 artikuluan xedatuaren arabera, Nafarroako Gobernuak izendatu behar ditu Lizasoaingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten pertsonak.

Reyes Latienda Martínez andreak adierazi du Lizasoaingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kide izaten jarraitu nahi duela. Orobat, herri horretako lau bizilagunek (Omar Furlán Gárate jauna, José María Ruiz del Castillo jauna, Virginia Pérez de Zabalza Larumbe andrea eta Soledad Larumbe Equisoáin andrea), Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusira zuzendutako idazkien bitartez, adierazi dute Lizasoaingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kide izan nahi dutela.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Lizasoaingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Honako hauek dira: Reyes Latienda Martínez andrea, Omar Furlán Gárate jauna, José María Ruiz del Castillo jauna, Virginia Pérez de Zabalza Larumbe andrea eta Soledad Larumbe Equisoáin andrea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Lizasoaingo Kontzejuari jakinaraztea.

Iruñean, 2014ko ekainaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1409001