125. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 221/2014 prozedura

Nuria Creus Portas andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: azalduko den finkaren traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegi honetan bideratu den 221/2014 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea Angel López Delgadori eta Pascuala Bienzobas Lópezi, egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen finkaren deskripzioa:

3.507. finka, Tuterako 2. Jabetza Erregistroan inskribatua, 614. liburukian, 65. liburuan, 2. orrian, 2. inskripzioa. 1.894. urtekoa da.

Katastroaren arabera:

Etxea, Corellako Mampa kaleko 1. zenbakian kokatua. Beheko solairua, lehenengo solairua eta tegi bat dauzka. Azalera 47 metro koadrokoa da estalpean eta 10 metrokoa estali gabean.

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2014ko ekainaren 17an.–Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1408870