4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. 460/2013 prozedura
Nuria Creus Portas andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen du: organo judizial honetan hitzezko judizioaren autoak bideratzen ari dira (250.2) Zaragozana, S.A.k eta Bebinter, S.A.k eskaturik Pascual García Vásquezen, Oscar David Mayi Martínezen eta María Luz García Vásquezen aurka. Hartan, 2014ko maiatzaren 28an, ebazpena eta/edo zedula eman da. Hona hemen hitzez hitz:
61/2014 epaia.
Tuteran, 2014ko maiatzaren 28an.
Octavio Tobajas Galvez jaunak, Tuterako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 460/2013 hitzezko judizioaren (250.2) autoak aztertu ditu. Auzia La Zaragozana, S.A.k eta Bebinter, S.A.k sustatu dute, Juan Bozal de Aróstegui prokuradore jaunak ordezkatuta eta Víctor Baquedano Castarlenas legelari jaunak lagunduta, Pascual García Vásquezen, Oscar David Mayi Martínezen eta María Luz García Vásquezen aurka, betebeharrak direla eta.
Epaitza:
Baiesten dut La Zaragozana, S.A.k Pascual García Vásquezen, Oscar David Mayi Martínezen eta María Luz García Vásquezen aurka jarritako demanda, eta demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 3.722,37 euro ordaintzera solidarioki, gehi interpelazio judiziala egin zenetik sortutako legezko interesak eta prozeduraren kostuak.
Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela.
Eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura.
Epai honen bidez hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza eginen da jarduketei eransteko.
Eta Pascual García Vásquezi, Óscar David Mayi Martínezi eta María Luz García Vásquezi legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, ageri diren ohartarazpenak barne, honako hau egiten dut.
Tuteran, 2014ko ekainaren 4an.–Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.
Iragarkiaren kodea: J1408213