4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA
Ediktua. 463/2014 jabari espedientea
José Alonso Ramos jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: aipatuko den finkaren gainean gehiegizko edukiera dela-eta Lehen Auzialdiko 6. Epaitegi honetan bideratu den 466/2014 jabari-espedientearen barrenean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen, eskubidez komeni zaiena alegatzeko.
Hona hemen finkaren deskripzioa:
Hiri finka: Gazolatzen dago (Zizur Zendeako Udala):
9.242 zenbakidun finka.
Hiri finka. Txaleta eta lurra Santa María kaleko 13an –lehen Ororbiako bidea deitutako alderdian–, gaur egun Pedro Ximenez kaleko 9an, Gazolazko mugapean, Zizur Zendeako Udalean. 1.000 m²-ko azalera du, horietatik 223,60 m² etxeak hartzen dituenak; gainerakoa eraikuntzarik gabeko lurra da, etxea lau aldeetatik inguratzen duela. Etxeak bi solairu ditu: sotoa, garajerako, berokuntzako galdara-gelarako, ikuztegirako eta ardandegirako dena (86 m² eta 60 dm² ditu), eta beheko solairua, bertan bizitza egiteko (223,60 m² ditu). Hona finkaren mugak: iparraldetik Ororbiako bidea; hegoaldetik Graciana Martínez Embun andre beraren beste finka bat; ekialdetik, Santa María kalea, eta, mendebaldetik, 49. finka, Villanuevatar jaun-andreena, gaur egun Lorcatarrena.”
Iruñeko 4. Jabetza Erregistroan dago inskribatua: 9.242. finka, 78. orria, artxiboko 909. liburukia, 264. liburua.
Igor bekizkio idazkia eta kopiak Fiskaltzari.
Dei egin bekie ondoren aipatuko direnei, eta hamar eguneko epea eman, epaitegi honetan agertu ahal izan daitezen beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzera:
Pertsonalki (Zizur Zendeako Bake Epaitegian ager daitezen):
a) Gazolazko katastroko 3. poligonoko 52. eta 390. lurzatien titular gisa, Graciana María Martinez Embun andreari.
b) Mugakide gisa:
–Ekialdetik: Zizur Zendeako Udala (Santa Maria kalea; jabari publikoa).
–Mendebaldetik: 49.finka, Villanuevatar jaun-andreena; gaur egun Juan Antonio Lorca Oyarzun jauna, Gazolatzen bizi dena.
Ediktuen bidez: iragarki ohol hauetan ezarriko dira:
Epaitegi honetan, Zizur Zendeako Udaletxean eta Zizur Zendeako Bake Epaitegian; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eskatutako inskripzioak kaltetu ditzakeen pertsona ezezagunentzat.
Egin bitez behar diren agiri eta ediktuak.
Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.
Iruñean, 2014ko ekainaren 2an.–Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.
Iragarkiaren kodea: J1408160