125. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA

3552/2014 Konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa, otsailaren 17ko 2/2014 Foru Legearen kontrakoa, zeinek zenbait fundazioren zuzendaritza organoak arautzen baititu

Konstituzio Auzitegiak aurtengo ekainaren 10eko Osoko Bilkuran emandako probidentziaren bidez, erabaki du tramitatzeko onartzea 3552/2014 konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa, Gobernuko lehendakariak otsailaren 17ko 2/2014 Foru Legearen kontra sustatua. Foru lege horren bidez zenbait fundazioren zuzendaritza organoak arautzen dira. Aditzera ematen da Gobernuko lehendakariak Konstituzioaren 161.2 artikulura jo duela, eta horrek etenda utzi dituela aurkaratutako legearen indarraldia eta aplikazioa, errekurtsoa jarri zen egunetik aurrera –2014ko ekainaren 4a– prozesuko alderdientzat, eta ediktua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, hirugarrenentzat.

Madrilen, 2014ko ekainaren 10ean.–Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria, Herminia Palencia Guerra.

Iragarkiaren kodea: J1408877