4. PROZEDURA JUDIZIALAK
KONSTITUZIO AUZITEGIA
576/2014 konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa, apirilaren 17ko 15/2013 Foru Legearen 2. eta 3. artikuluen kontrakoa. Foru lege horrek Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 33.2 eta 46.2 artikuluak, hurrenez hurren, aldatu zituen
Konstituzio Auzitegiak, aurtengo maiatzaren 27ko Osoko Bilkuran, 576/2014 konstituziokontrakotasun errekurtsoan emandako autoaren bidez, erabaki du 15/2013 Foru Legearen 2. eta 3. artikuluen indarraldiaren etena bertan behera uztea (foru lege horrek Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 33.2 eta 46.2 artikuluak, hurrenez hurren, aldatu zituen). Artikulu horien indarraldia eten zen aipatu konstituziokontrakotasun errekurtsoa onartu zenean (2014ko 40. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ean). Auzia Estatuaren abokatuak sustatu zuen, Gobernuko lehendakaria ordezkatuz.
Madrilen, 2014ko maiatzaren 27an.–Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria, Herminia Palencia Guerra.
Iragarkiaren kodea: J1408304