125. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Usategien enkantea 2014-2017 urteetarako

Kintoko Mendi Mankomunitateak enkante publikorako deialdia egin du, plegu itxiaren bidez Kintoko ehiza barrutian 7. usategia errentan emateko. Hona hasierako prezioa:

USATEGIA

PREZIOA

7. USATEGIA

10.000

Enkante honetan parte hartzeko proposamenak iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, gehienez ere 20 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, azken eguneko 14:00ak baino lehen, Baztango Udaleko erregistro orokorrean: Elizondo, Foru enparantza, 2. (Erregistroko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara).

Agiriak Baztango Udaletxean irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo ostiral baliodunean, 12:00etan.

Proposamenak gutun-azal bakarrean aurkeztuko dira eta horretan “Kintoko usategietako 7. postua, 2014-2017” jarriko du; kartazal horren barnean beste bi gutun-azal sartu beharko dira, guztiak itxiak eta lizitatzaileak sinatuak, eta ondoren aipatzen diren idatziak izan behar dituzte eta barnean dokumentu hauek.

Lehenengo gutun-azalak, “Dokumentazioa” izenekoak, dokumentu hauek izanen ditu:

a) Lizitatzailearen nortasuna egiaztatzen dutenak:

–Pertsona juridikoa bada, eratze edo aldatze eskritura aurkezturik, zein behar den, huraxe, Merkataritza Erregistroan inskribaturik.

–Norbanakoek NANa aurkeztu beharko dute edo haren fotokopia, notarioak edo Administrazioak kaukotua, edota legalki haren ordezkoa izan daitekeen dokumentua.

–Proposamena beste baten izenean aurkeztuko balitz, notario-poterea aurkeztu beharko litzateke eta apoderatuaren NANa, aurreko paragrafoan aipatutako baldintzak beteaz.

b) Kintoko Mankomunitatearen Diruzaintzan %2, behin-behineko fidantza gisa, utzi duela egiaztatzen duen gordekina.

Bigarren gutun-azalak, “Proposamen ekonomikoa” izenekoak, proposamen ekonomikoa bertzerik ez du izanen, iragarki honen bukaeran agertzen den I. eranskineko ereduari egokitua.

Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboak Baztango Udaleko Idazkaritzan daude ikusgai.

Baztanen, 2014ko ekainaren 19an.–Kintoko Mankomunitate-burua, Garbiñe Elizegi Narbarte.

I. ERANSKINA

Proposamen eredua

Izen-abizenak: ........................................... adinez nagusia, NAN zenbakia: .............., helbidea: ............................., herria: ................, telefonoa: ............., 2014-2017 urteetarako (biak barne) Kintoko usategi eta ehizatokien enkante publikoa, plegu itxiaren bidez eta aurretiazko onarpenarekin, izanen dela jakinik, 7. postuagatik ........................................................ euro eskaintzen ditu, BEZa kanpo (letraz eta zenbakiz).

(Leku, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1409162