2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Diru-laguntzetarako deialdia, pertsonei eta familiei mantenurako zuzeneko diru-prestazioak emateko, banakako ebaluazio-araubidean. 2014. urtea
Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasun Zinegotzigo Delegatuak 2014ko ekainaren 19an emaniko ebazpenaren bitartez, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia onetsi da, 2014. urtean pertsonei eta familiei mantenurako zuzeneko diru-prestazioak emateko, betiere jarraian zehazten diren baldintza orokorrekin bat.
Oinarrien xedea: aipatutakoa.
Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 210.000 euro.
Oinarriak non jaso: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean eta www.pamplona.es webgunean.
Eskabideak non aurkeztu: Horretarako gaiturik dauden Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko programa eta zerbitzuetan.
Aurkezteko epea: iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aitzina, 2014ko abenduaren 31ra bitarte.
Eskaerak aurrekontuko diru-izendapena eduki bitartean ebatziko dira.
Iruñean, 2014ko ekainaren 20an.–Zinegotzi Delegatua, Ana Lezcano Galar.
Iragarkiaren kodea: L1409164