2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa, I. eta II. zabalguneetako barne eraberritzeko plan berezian, 209. etxesailari dagokionez. Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko ekainaren 17an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 17-JUN-14 (14/UV).
Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa; ikusirik I. eta II. zabalguneetako barne eraberritzeko plan berezian 209. etxesailari dagokionez aldaketa egiteko proiektua, 2014ko ekainaren 3an tramitera aurkeztua, eta Hirigintza Gerentziako zerbitzu tekniko eta juridikoen 2014ko ekainaren 9ko txostena,
ERABAKI DA:
1. Aldaketa hasiera batean onestea I. eta II. zabalguneetako barne eraberritzeko plan berezian, 209. etxesailari dagokionez. Hura Fernando Gortari Izuk sustatu du, bere izenean eta honako hauen izenean: M.ª Dolores Izu Ibarrola, Juan Carlos Gortari Izu, José Miguel Gortari Izu, M.ª Ángeles Gortari Izu, Ana M.ª Gortari Izu eta Guillermo Gortari Izu.
2. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.
Iruñean, 2014ko ekainaren 19an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1409054