2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Aldaketa, Landalurrean nekazaritzako biltegien eta txabolen eraikuntza arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Mendabiako Udalak, 2014ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Landalurrean nekazaritzako biltegien eta txabolen eraikuntza arautzen duen ordenantzan. 2014ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 9an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantza behin betikoz onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.
7.2.j) artikulua, testu honekin:
“Oinplanoa errektangularra izanen da, eta alderik luzeena gehienez ere 40 metrokoa.”
Mendabian, 2014ko ekainaren 20an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1409056