2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Martzillako Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala, industria lurzoruko 7. sektorean (antolamenduko determinazio xehakatuak). Behin betiko onespena
Martzillako Udalak, 2014ko ekainaren 12ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea Arau Subsidiarioen aldaketa puntualaren espedientea, industria lurzoruko 7. sektoreari dagokionez (antolamenduko determinazio xehakatuak). Sustatzailea Martzillako Udala da eta Víctor Mier Mendiguchía teknikariak prestatu du. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen dira hirigintza arauak, Martzillako Arau Subsidiarioen aldaketa puntualaren espedientean jasoak, industria lurzoruko 7. sektoreari dagokionez (antolamenduko determinazio xehakatuak).
Martzillan, 2014ko ekainaren 16an.–Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.
Eranskina
Industria lurzoruko 7. sektoreko determinazio xehakatuen aldaketa puntualaren proiektua (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1408839