2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAURRIETA
Balorazio txostena berrikusteko proiektua
Jaurrietako Udalak, 2014ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Jaurrietako udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua.
Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzkoa azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritar eta interesdunek espedientea Udal Idazkaritzan aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Jaurrietan, 2014ko ekainaren 19an.–Alkatea, José Ángel Cambra Burgaleta.
Iragarkiaren kodea: L1409055