1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Uitzi aldeko lurzati berrantolamenduaren oinarriak onesten dituena.
Uitzi aldeko lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei adierazten zaie Landa Garapeneko zuzendari nagusiak, apirilaren 15eko 307/2014 Ebazpenaren bidez, alde horretako lurzati berrantolamenduaren oinarriak onetsi dituela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela deklaratu zen otsailaren 26ko 28/2014 Foru Dekretuaren bidez.
Oinarri horiek jendaurrean egonen dira Uitziko kontzeju etxean, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Interesdunek oinarri horietako agiriak azter ditzakete. Memoriaz gain, honako eranskin eta plano hauek dira: aholku batzordea; lursailen, lurzati ereduen eta konpentsazio koefizienteen sailkapena; Ingurumen eraginaren adierazpena; periferian sartutako lurzatien zerrenda; lurzati berrantolamendutik kanpo utzitako lurzatien zerrenda; jabeen zerrenda alfabetikoa; lurzati berrantolamenduan sartutako lurzatien zerrenda; oinarrizko lurzatien eta katastroaren arteko koerlazioa; kargen eta bestelako egoera juridikoen zerrenda; jabetzaren banakako buletinak; eremuko poligonoen sailkapenaren eta banaketaren planoak; lurzatien planoak eremuko poligonoen ortofotoekin; osagai garrantzitsuen planoa.
Oinarrien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesa dutenek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Karlos III.aren etorb., 1) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea, 9, 31005-Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.
Iruñean, 2014ko apirilaren 16an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.
Iragarkiaren kodea: F1407849