123. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

EUSKAL HERRIKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Lan arloko Sala. Ediktua. 857/2014 prozedura.
Jakinarazpen zedula

Jaime Ruigomez Gómez jauna, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salako idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: UTE Estación Matikok eta UTE Metro Uribarrik eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela eta, Ángel Chaparro Garcíaren, Construcciones y Contratas Eusgal, S.L.U.ren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren, Recia Estructuras, S.L.ren, Antonio Rolan Cresporen eta Manuel Sobrado López aurka, Lan arloko Sala honetan bideratu diren 857/2014 autoetan, ebazpena eman da, eta honela dio xedapen zatiak:

“Ezesten dugu Bilboko Lan arloko 2. Epaitegiak 931/2012 prozeduran 2013ko abenduaren 27an emandako epaiaren aurka UTE Estación Matiko eta UTE Metro Uribarri enpresek egindako erregutze-errekurtsoa eta, horrenbestez, epaia berresten dugu. Orobat, aipatu enpresa kondenatzen da auzibide honetan eragindako kostua ordaintzera, auzi-jartzailearen letraduaren ordainsariak barne, 900 euro hain zuzen; halaber, kontsignatutako diru kopuruak eta errekurtsorako egindako gordailua galduko ditu enplegatzaileak.”

Eta Recia Estructuras S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Bilbon (Bizkaia), 2014ko maiatzaren 21ean.–Idazkari judiziala, Jaime Ruigomez Gómez.

Iragarkiaren kodea: J1408098