4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. 2/2014 prozedura
Tuteran, 2014ko ekainaren 5ean.
Raul Asensio Echegoyen jauna, Tuterako Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 2/2014 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horien barrenean ebazpena eman da eta haren kopia interesdunaren eskura dago bulego judizial honetan.
Eugen Ion Milos jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Tuteran, 2014ko ekainaren 5ean.–Idazkari judiziala, Raul Asensio Echegoyen.
Iragarkiaren kodea: J1408206