123. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

252/2014 berehalako falta-judizioa

Pedro Jesús Soto Santos jauna, idazkari judiziala.

Aditzera ematen du: epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari da, Kada Mokhtar Benguerar Mokhtar alderdi izanik, eta Kada Mokhtar Benguerar Mokhtar absolbitzeko epaia eman da 2014ko urtarrilaren 7an. Autoak eskuragai ditu epaitegi honetan.

Eta jasota gera dadin eta Kada Mokhtar Benguerar Mokhtarri jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2014ko ekainaren 4an.–Idazkari judiziala, Pedro Soto Santos.

Iragarkiaren kodea: J1408157