4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 787/2013-A hipoteka-betearazpena
Martín Corera Izu, idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 787/2013-A hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia organo honetako entzunaldi-aretoan 2014ko urriaren 23ko 10:00etan egin dadin, Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko idazkaritzan (San Roke kalea, z.g., Iruña, 4. solairua), baldintza hauei jarraikiz:
1. Posturak egiteko baldintzak: enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Gordailu eta kontsignazioen kontuan (IBAN ES55 0049 3569 9200 0500 1274 kontua) enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adieraziko da gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak).
2. Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak besteekin batera emanen dira aditzera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).
3. Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.
Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 668. eta 669.2 artikuluak).
Eskritura egitean jabea “Gapex Plus Europa, S.L.” konpainia zen, eta gaur egun “Urbasa Global Distribution, S.L." da.
1. Altsasuko udalerrian, Isasia industrialdean 3 zenbakia duen industria nabe edo pabiloia, solairu bakarrekoa. Azalera eraikia: 441,30 m². Elementu komunetan duen kuota: %21,24.
Finka honen gaineko hipoteka Iruñeko 8. Jabetza Erregistroan inskribatu zen: 4.301. liburukia, 189. liburua, 84. orria, 13.927. finka, 3. inskripzioa. IDUFIR: 31023001588049.
Enkantearen ondorioetarako, 384.000 euroan baloratu da.
2. Altsasuko udalerrian, Isasia industrialdean 4 zenbakia duen industria nabe edo pabiloia, solairu bakarrekoa. Jabea “Urbasa Global Distribution, S.L." da. Azalera eraikia: 441,30 m². Elementu komunetan duen kuota: %20,28.
Finka honen gaineko hipoteka Iruñeko 8. Jabetza Erregistroan inskribatu zen: 4.301. liburukia, 189. liburua, 88. orria, 13.928. finka, 3. inskripzioa. IDUFIR: 31023001588056.
Enkantearen ondorioetarako, 360.000 euroan baloratu da.
Iruñean, 2014ko ekainaren 4an.–Idazkari judiziala, Martín Corera Izu.
Iragarkiaren kodea: J1408190